Filosofia

 
Sortu zenetik, Zarrak ikastegiak ikasleen eta irakasleen lan pertsonala hobetzeko lan egin du, ikasle bakoitzak behar duen laguntza sendotu du, eta horretarako, gehienez bost laguneko taldeak izatea bermatzen du. Hartara, ikasle bakoitzari arreta zuzen eta pertsonala egiten zaio, eta zalantzak eta galderak errazago eta modu dinamikoagoan artatzen dira.

Gure irakasleak esperientzia handikoak dira eta askotariko ikasleak izan dituzte, behar desberdinekin. Beraz prest daude, ikasketa, kontzentrazio eta ulermen arazo desberdinak identifikatzeko, lantzeko eta konpontzeko.

Sinpletasuna eta irakaskuntza-kalitatea bilatzen ditugu, eta hori lortzeko ezinbesteko tresna da gure langile taldea.