ikaskuntzaetxean#

Alarma egoera bitartean sortutako ekimen honen helburua  ikasketetan laguntza eman eta  COVIDa dela eta aurrera eraman diren metodo eta jarraipenak konplementatzeko nahiarekin beste errekurtso bat abian jartzea da.

Proeiktu hau bizitzen ari garen egoeraren azterketatik atera da eta Donostiako Sustapenaren laguntzari esker bere lan arloa zabaldu ahal izan du.

Gure zerbitzuekin  bat egin nahi izanez gero, zerbitzu hau maiatzak  4ean jarri zen martxan eta ekainak  5erarte egongo da funtzionamnduan.

Ekimen honek  honako herraminta hauek eskaini nahi ditu:

  • Ordenagailu mailegua : beharrean dauden familiei  ordenagailu mailegua errazteko eskaera aukera zabaltzen dugu (eskakizunak eskaera ordena eta baliabideak agortu arte ekingo da).
  •   Ikasketa liburu mailegua.
  • Derrigorrezko hezkuntzako gaien dudak argitzea.
  • Hezkuntza aholkularitza.

DUDAK ARGITZEA ETA AHOLKULARITZA

Zerbitzu hau jaso nahi baldin baduzue, jarri kontaktuan gurekin zarrak@zarrak.net helbidean honako informazio hau adieraziz:

  • Ikaslearen izena
  •  Adina
  • Eskola
  • Azalpenerako gaia
  • Atal  zehatza  gaiaren barruan
  • Ikasketarako tresna telematikoen inguruan laguntza

Emaila jasotzen dugunean zuekin jarriko gara kontaktuan gai eta mailaren arabera SKYPE hitzordu  bat eman eta azalpenak eta nondik norakoak emateko.

IKASKETA/IRAKURKETA LIBURU MAILEGUA

Gure liburutegiko liburu mailegua zabaldu nahi dugu. Horretarako, bidli emial bat zarrak@zarrak.net helbidera eskakizun zehatza eginaz eta disponibilitate eta kopuruearen arabera erantzun bat emango zaio eskakizunari.

ORDENAGAILU MAILEGUA

Ekimen honetan bultzatu nahi degun beste zerbitzu bat ordenagailu mailegua da. Ekainak 5erarteko epe barruan (data hori luzatzeko eskakizun bereziak aztertuko dira) ordenagilu baten mailegua erraztuko da eskaera egiten dutenei (eskerak hurrenkeran aztertuko dira eta mailegu egoeran dauden ordenagailu kopurua agortu arte egongo da martxan).

Mailegu hau aurrera eramateko idatzi Email bat helbide honetara:

zarrak@zarrak.net

Eskaera egiterakoan, ikaslearen izen abizenak, adina, auzoa-udalerria, kurtsoa eta eskola adierazi.

Honetaz gain eskatzailearen datuak: izena, telefonoa eta emaila adierazi behar dira kontaktuan jarri gaitezen.

Eskaera jaso bezain laister aztertu eta erantzun bat emango zaio.

Ekimen hau era pribatuan sortu zen eta Donostiako Sustapenaren laguntzaren bidez zabaldu ahalizan dugu. Zerbitzu eta mailegu guztiak errekurtsoen araberakoak dira eta eskeren arabera eta jasotze ordenaren arabera erantzungo zaie, beti ere errekurtsoak agortu arte.