Ikasi ezazu teklatura begiratu gabe idazten programa desberdinak erabiliz: Accu Type, Typing Master...Denbora aurreztu eta zure aukerak zabaldu. Irakasle batekin, joko eta ariketen bitartez idazkera azkartasuna hartzeko prestatutako kurtsoa. Gehienez 5 pertsonetako taldeak. Ikastaro berria abenduaren 9tik 23ra 18:30etatik 19:30etara. 11 ordu mekanografia tutorizatuan. Ikasle bakoitzak ordenagailu bat du, eta bertan mekanizazio- eta memorizazio-ariketak egingo ditu. Lehenengo egunean, proba bat egingo zaio ikasleari, eta hortik aurrera ariketak egingo dira bakoitzarekin zehaztutako helburuak lortzeko, adinaren eta trebetasunaren arabera. Eskaintza berezia: 85 euro. Izen-ematea azaroaren 30a baino lehen egiten bada, ez da matrikularik ordainduko. Izena ematea eta informazioa: 943.456.127 edo posta elektronikoz, zarrak@zarrak.net helbidean. |