Arauak

ZARRAK IKASKETA ZENTROA, irakaskuntza zentro pribatua da, kalitate-maila altuenak bilatzen dituena.

Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu, ikasleengan ikasteko "gogoa" piztea, eta ikasten ari den gaiaren inguruko benetako interesa sorraraztea. Helburu horiek eskuratzeko eta denen onerako, bai ikasleei eta bai irakasleei, mesedez, ARAU OROKOR hauek betetzea eskatzen diegu:

1. Hilabeteko ordainketa, aurretik egin beharko da, hilabete bakoitzeko lehen 10 egunetan zehar.
Zentroan ordainketa zuzena eginez (kasu honetan, diru- xehea ekarriz laguntzea eskertuko genizueke) edo kontu korronte bidez egin daiteke.

2. Urtero finkatuko den matrikularako diru-kantitate bat ordaindu beharko da, eta ikasleari aurkeztuko zaio. Ordainketa horrek ikasleari lekua bermatzen dio, URTEBETEKO EPEAN.
Matrikula, kurtso bakoitzeko BEHIN ordainduko da, ikasleak jasotzen duen gai kopurua edozein izanik ere.

3. Egongo diren bajak, zentruan aditzera eman beharko dira hilabete hasiera baino hamar egun lehenago, gutxienez. Honela, posible izango zaigu klaseen antolaketa eta zuzenbideketa egitea.
Klaseen diruaren ordainketa, HILABETERO EGINGO DA, IKASLEAK ASTERO EGITEN DITUEN ORDUEN ARABERA, ikasleek eskoletara huts egiten duen ala ez kontuan hartu gabe.

4. Ikasleak bajaren abisua zuzendaritzan ematen ez duen bitartean, zentroan izena emanda dagoela pentsatuko dugu.

5. Ikasle batek, hilabetearen bigarren erdian zentrua uzten badu, kuota osoa ordaindu beharko du.Ordainketak, lehen aipatu bezala, HILABETEKOAK baitira, eta ez orduen araberakoak.

6. Aurreko puntuan azaldu dena ziurtatzeko ikasle guztiek kurtso hasieran egutegi bat jasoko dute eta bertan hilabete bakoitzean dituzten klase egunak eta jaik zehaztuko zaizkie (batzuetan hilabete batzuek eskola egun gehiago edukiko dituzte eta beste batzuetan gutxiago).

6. Ikasketa- Zentruak ikasleak onartzeko eskubidea bere gain hartzen du, klaseen martxa eragotzi ezkero edo eta beste arrazoien batengatik: asistentzia ordu kopuru murritza, ordainketa eza,...

7. Zentroaren opor-garaia, Hezkuntza- eta Zientzia-Delegalaritzak finkatutakoarekin eta Ikaskuntza ez Reglatuaren Araudian oinarritua dago.

8. Ordutegia bete behar da, 5-10 minutuko tartearekin gehienez. Ikaslea hau baino beranduago baldin badator klasera irakasleak etxera bidali ahal izango du klasea errekuperatzeko aukera galduaz.

9. Debekatuta dago klaseetan nahiz sarbidean erretzea, jatea edo mugikorra erabiltzea.

10. Ikasle batek, klasera etorri ezin badu, telefonoz abisua ematea eskatzen dugu.

11. Abisurik eman ez duen ikasle bati, 20 minutuz itxaroteko betebeharra du irakasleak, hau betetzean ikasleak abixua eman ez badu, klasea emanda bezala kontuan hartuko da.

12. Klaseen errekuperaketa, ez etortzearen kausa edo arrazoia justifikatua denean soilik emango da (gaixotasuna, senide baten heriotza, azterketa ofizial bat...).

13. Errekuperaketa hori falta gauzatu den hilabetearen barnean soilik errekuperatu ahal izango da ordutegi eta gela aukera kontuan izanda (klasera ez etortze kopurua handia bada edo eta ordutegia ezinezkoa bada Zuzendaritzak ez du ziurtatzen denak errekuperatzeko konpromezua).

14. Ikasle berri guztiei, Zarrak ikasketa zentroko arauen berri emango zaie.

15. Ikasleren batek erabilera desegokia dela eta Zentruko errespontsabilitatepean dagoen elementuren baten egoera kaltetzen badu falta larritzat hartuko dugu, eta ikasleak edo eta bere arduradunak egin beharko dio aurre konponketari.

16. Opor-garaia denok errespetatu beharko dugu (ikus web orria), barne-arau hauekin batera.

              17. Ordaintzen ez duten ikasleei, klasetara etortzea debekatu dakieke.

              18. Bertako arauak betetzen ez diren kasuetan zuzendaritzak kasuan kasuko bideak hartu ahal izango ditu.

               19. Enpresa honek kudeatzen dituen datuak Datuen babesari buruzko legediaren arabera kudeatuko dira. Bertan azaltzen diren datuei buruzko ezabatze, moldatze eta lagatze eskubideak eskubideak kontuan izanik.