Erdi-mailako Heziketa-zikloak

Erdi-mailako Hezkuntza-ziklo batean sartu ahal izateko honako hiru aukera hauetatik bat bete behar da:
 
Bigarren hezkuntzan graduatua izan, edo titulu tekniko edo maila bereko ikasketa gradua eduki, edo eta moduluan sartu ahal izateko azterketa gainditu.
 
Kasu bakoitza desberdina da, eta pertsona bakoitzaren ikasketa jarduna kontuan izan behar denez, gurekin edo Euskal Herriko Hezkuntza Ministerioarekin bertan kontaktuan jartzea gomendatzen dugu, informazio pertsonala eta zehatza jaso dezazuen.
 
Bakoitzaren kasua aztertu eta gero, kasu horretan egin daitekeena jakinaraziko diogu ikasleari, eta sarrera azterketaren aukera baldin bada egokiena, zein gaien inguruan egin behar dituen azterketak zehaztuko diogu.
 
 
Guk, ikasketa zentro bezala, azterketa prestaketa klaseak eta laguntza eskaintzen ditugu, kasu bakoitzean behar den aholkularitza bezala.
 
HEZIKETA ZIKLO ERTAINETARA SARTZEKO SARRERA PROBA (EDUKI OROKORRAK)
 
Sarrera proba hau berdina izango da edozein ziklo ertaina eginda ere, eta hiru zatitan banatuko da:
 
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak hiru arlotan daude antolatuta: gizarte-arloa, hizkuntza-arloa eta arlo zientifiko-teknologikoa

Amaierako nota hiru arlo horietan ateratako noten batez bestekoa izango da

Hauek dira zati bakoitzeko irakasgaiak:

  • Gizarte-arloa
    • Geografia eta Historia
  • Arlo honek azterketa bat bakarrik izango du

  • Hizkuntza-arloa
    • Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura
    • Atzerriko hizkuntza (Frantsesa edo Ingelesa hauta daitezke izena ematen den unean)

    Arlo honek bi azterketa izango ditu

  • Arlo zientifiko-teknologikoa
    • Matematika
    • Biologia eta Geologia
    • Fisika eta Kimika
    • Teknologia

    Arlo honek azterketa bat bakarrik izango du

 
Matrikula modulua egin behar den zentroan bertan egiten da eta, matrikulazio eta azterketa datak EHAOan aterako dira. Oraindik ez dira argitaratu 2016ko deialdirako azterketa datak.

Ondoren azterketaren zati desberdinen adibideak dituzue.
ĉ
zarrak administración,
26 may. 2010 2:42
ĉ
zarrak administración,
26 may. 2010 2:43
ĉ
zarrak administración,
26 may. 2010 2:42
ĉ
zarrak administración,
26 may. 2010 2:42
ĉ
zarrak administración,
26 may. 2010 2:43