Goi mailako ziklo bakoitzak azterketa desberdin bat eskatzen du, beraz kasuan kasuko aholkularitza gomendagarria da.
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero gurekin kontaktuan jar daiteke: Guk gure aldetik azterketa prestaketa klaseak, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dugu kasu bakoitzean behar diren zehaztapenak eta jarraipena mantenduz. Aurten zati espezifikoa eta hiru aukerak prestatzeko taldeak aterako ditugu. A aukeran filosofia eta ekonomia prestatuko dira B aukeran fisika eta marrazketa teknikoa* C aukeran kimika eta biologia. * marrazketa teknikoak gutxienezko partaide kopurua eskatuko dugu taldea atera ahal izateko. AZTERKETARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA: GOI MAILAKO ZIKLOETARA SARTZEKO PROBA
Probak bi zati ditu: komuna eta berariazkoa. Amaierako nota bi arlo horietan ateratako noten batez bestekoa izango da. Arlo KOMUNAK erreferentziazko irakasgai hauek ditu:
BERARIAZKO arloan, A, B edo C zer aukera hartzen den, egindako aukeraren araberako irakasgaiak izango ditu; probarako izena ematen denean egiten da aukeraketa. Hiru aukera horietako bakoitzak lanbide-familia jakin bateko goi-mailako heziketa-zikloak egiteko aukera ematen du. Azterketako irakasgaiei dagokienez, bi aukeratu behar dira hauen artetik, egin den aukeraren arabera:
Goi mailako sarrera froga zehatza ikasketa familia desberdinen arabera 3 adarretan banatzen da: A AUKERA A AUKERA OSATZEN DUTEN FAMILIA PROFESIONALAK
B AUKERA OSATZEN DUTEN FAMILIA PROFESIONALAK
C AUKERA C AUKERA OSATZEN DUTEN FAMILIA PROFESIONALAK
BERAZ ZATI KOMUNEAN HONAKO AZTERKETAK EGIN BEHARKO DITUZTE:
ETA ZATI ESPEZIFIKOAN, EGIN NAHI DEN MODULUAREN ARABERA ESKAINTZAN DIREN HIRU GAIETATIK BI AUKERATU BEHARKO DIRA. |