Unibertsitatera sarrera: 25 urtetik gorakoentzat

25 urtetik gorako pertsonen unibertsitatera sartzeko probak prestatzen ditugu.




Azterketarako matrikula:

2014ko abenduaren 1a baino lehen 25 urte betetzen dituzten pertsonek eta unibertsitatera sartzeko beharrezko ikasketarik ez duten pertsonek eman ahal izango dute izena.
 

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
     1. Eskaera behar bezala beteta horretarako ezarritako inprimakian edo web orrian
     2. Jatorrizko NANa, pasaportea edo beste edozein dokumentu ofizial eta horren fotokopia,                 alderatu ahal izateko.
     3. Indarrean dagoen dokumentuaren fotokopia, tasak murrizteko eskubidea duzula edo horiek            ordaindu behar izatetik salbuesten zaituela frogatzeko.
     4. Zinpeko aitormena, beste unibertsitateren batean proba hauek egiteko matrikula eginda ez          daukazula esanez eta Unibertsitatera edo aukeratutako titulazioetara sartzeko beste                     edozein titulazio edo ikasketa eginda ez daukazula esanez.



Azterketa bi zatitan banatzen da:
 
Zati orokorra, lau zatiz osatua, eta zati zehatza (bigarren hau zenbait gaik osatzen dute). Egin nahi diren ikasketen arabera, hainbat gairen artean 2 aukeratu beharko dira.
 
Zati orokorrak zati hauek ditu: bai euskaraz eta bai gazteleraz egiten den heldutasun froga, Espainieraz egiten den textu iruzkina, eta hizkuntza moderno batean (Ingelera, Frantsesa, Italiaera...) egiten den azterketa.

Zati espezifikoa

Proba espezifikoaren helburua hautagaiek dituzten trebetasun eta gaitasunak balioztatzea da, hainbat jakintza-alorrekin lotutako unibertsitate ikasketak arrakastaz egin ahal izan ditzaten.


 
Informazio gehiago nahi baldin baduzue lotura honen bidez, EHUko informazio bulegoaren bidez edo eta gurekin harremanetan jarrita lor dezakezue.
 
 
Azterketak nola diren ikusi nahi baduzu, hona hemen adibide batzuk: