UNIBERTSITATERA SARRERA FROGA (Selektibitatea zena)

Selektibitateko azterketak prestatzen ditugu: eskolako klaseetan emandako gaiak gehiago jorratuz edota  beraien kontu azterketara aurkeztu behar diren ikasleei gaia prestatzeko klaseak emanez.
 
Informazio gehiago ikusi nahi baldin baduzue edo eta Selektibitate azterketa adibideak ikusi nahi baldin badituzue, hurrengo loturaren bidez edota gure lotura saila kontsultatuz egin dezakezue:

 
 SELEKTIBITATE PROBARI BURUZKO INFORMAZIOA, NOLAKOA DA AZTERKETA?
 

Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartzeko proba bi zatitan egituratzen da: zati orokorra eta zati espezifikoa.

 

Zati orokorra: ikasleak batxilergoa amaitzean lortu behar dituen heldutasuna eta trebetasuna balioztatzea du helburu, Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak jarraitu ahal izateko. Zati orokorrak ariketa hauek ditu:

 

  • Lehen ariketan espezilizatu gabeko eta izaera informatiboko testu-iruzkina egin behar da, Gaztelera eta gaztelaniazko literatura ikasgaiaren gaitasunarekin eta edukiekin lotutakoa.
  • Bigarren  ariketak batxilergoko 2. mailako ikasgairik arruntenetako baten gaitasunetan eta edukietan jartzen du arreta, eta Historiaren edo Filosofiaren artean aukeratu behar da.
  • Hirugarren hariketa Atzerriko hizkuntza izango da (ingelesa, frantsesa, alemaniera edo italiera), ahozko- eta irakurmen-gaitasuna eta ahozko eta idatzizko adierazpena balioztatzeko.
  • Laugarren ariketa batxilergoko bigarren mailako ikasgai baten edukiei buruzkoa izango da.
  • Bosgarren ariketa beste hizkuntza ofizial bat duten Autonomia Erkidegoetarako izango da. Euskara-proba, gure kasuan.

 

Ariketetako bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du gehienez, eta ariketak egiteko, hautagaiek beren ikastetxea kokatuta dagoen Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute.

 

Zati espezifikoa: Ariketetako bakoitzaren iraupena ordu eta erdikoa izango da.

 

Ikasle bakoitzak batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein ikasgairen azterketa egin ahal izango du. Ikasleak aukeratutako ikasgaietako bakoitzaren ariketak ebaluatu behar diren jakintza- eta gaitasun-motei buruzko galderei idatziz erantzunez egingo da.

Urtean bi deialdi egingo dira, eta ikasleak jarraiko deialdietara aurkeztu ahal izango dira, zati orokorreko edo zati espezifikoko ikasgaietako edozeinetako kalifikazioa hobetzeko.

 

Zati orokorreko kalifikazioa:

Ariketa bakoitza 0 eta 10 puntu bitartean kalifikatuko da, hamarreko bi zifrekin. Zati orokorreko kalifikazioa hariketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da, 0tik 10erako zenbakizko balioan adierazia.

 

Zati espezifikoko kalifikazioa:

Ikasleak aztergai den ikasgaietako bakoitzari 0 eta 10 bitarteko kalifikazioa emango zaio, bi hamarreko zifrekin. Ikasgaia gainditutzat joko da 5 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa lortzen denean.

Graduko unibertsitate-ikasketetan onartua izateko, kalkulu hau eginez hartuko dira kontuan hautagaiak.

 

Onartua izateko nota = 0.6* (batxilergoko batezbesteko nota) + 0.4* (zati orokorreko nota) + zati zehatzeko bi kalifikaziorik onenak

 

Onartua izateko notak zati espezifikoko ikasgaien kalifikazioak barne izango ditu, ikasgai horiek lortu nahi den tituluaren adarrari lotuta badaude. Zati zehatzeko ikasgaien haztaketa-parametroa 0.1ekoa izango da, baina unibertsitateek parametro hori 0.2raino handitu ahal izango dute, Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak arrakastaz lortzeko egokientzat jotzen diren ikasgaietan.