Oposaketak





Boletin Ofizialetan azaltzen diren deialdietara loturiko oposaketentzako prestaketa klaseak eskaintzen ditugu. Prestaketa klaseak jasotzen ditugun matrikulazioen arabera osatutako taldeetan oinarrituko dugu.


Azterketa hauen prestaketa eta jarraipena sektore bakoitzeko profesionalengandik gainbegiratua eta bideratua izango da.

Sortzen den talde bakoitzaren informazio zehatzagoa lortzeko deitu gure zentroaetara inongo konpromezurik gabe eta bertan emango dizuete behar dezuen informazio guzia.

1. ZER DA ENPLEGU PUBLIKOA?

Estatuak, Administrazio Publikoak eta Legedi publikoak araututako erakundeetan, euren kontu lan egiten duten langileen enplegu mota da.

Honen barruan funtzio publikoaren arabera, Administrazio Publikoaren zerbitzura langile-mota ezberdinak daude: funtzionarioa, pertsonal langileak eta aldi baterakoak.

Administrazio Publikoek euren lan-eskaintza publikoen arabera aukeratzen dituzte langileak, deialdi publikoaren bidez eta lehiaketa-sistemaren bitartez, oposaketa edo lehiaketa-oposaketa; denetan berdintasunaren, merituaren eta gaitasunen printzipio konstituzionalak bermatzen direlarik.

Hiru Admnistrazio mota daude:

1. Estatuaren Administrazio Orokorra.

2. Administrazio Autonomikoa (Autonomi Erkidegoak).

3. Udal Administrazioa (Udalak, Mankomunitateak, etab.)

2. BETEBEHARRAK

Ohikoak diren betebeharrak hauek dira:

a) Espainiar nazionalitatea edukitzea edo Europar Batasuneko Estatu kideetako bateko nazionalitatea edukitzea 17/1993 legearen arabera, aukera hau aintzat hartzen duen Nazioarteko Tratatu bat badago.

b) Deialdiaren oinarrietan adierazten den adina izatea. Funtzionario postuetarako adin nagusikoa izatea eskatzen da eta pertsonal langilea izateko nahiko da 16 urtetik gorakoa izatea.

c) Deialdi bakoitzean adierazten den titulua edukitzea edo, eskaeraren aurkezpenaren epea amaitzen den egunean, hau edukitzeko baldintzetan egotea.

d) Dagokion funtzioak burutzeko bategarria ez den mugapen fisiko edo psikikoa edo gaixotasuna izatea.

e) Espediente disziplinar bidez edozein Administrazio Publikoetako zerbitzuetatik baztertua ez izana, ezta funtzio publikoak betetzeko ezgaitua egotea.

Titulazioa

Bete beharreko funtzioen espezializazioa dela eta, kidego bakoitzaren barruan eskalak egon daitezke, onarpenerako eskatzen den titulazio mailaren arabera osatzen dena.

TaldeaSartzeko tituluaren eskakizuna Kidego Orokorra:

A- Doktorea, Lizentziatua, Injeniaria, Arkitektoa edo baliokidea Goi Mailako Teknikaria

B- Unibertsitate-diplomatua, Injeniari Teknikoa, Arkitekto Teknikoa, Hirugarren mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea Kudeaketa Teknikaria

C -Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea. Administraria

D -Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide Administratrari laguntzailea

E Eskola-agiria Mendekoa

3. HAUTAKETA PROZESUAK

Hautaketa prozesuak, orohar, oso luzeak dira. Hutsik dagoen lanpostuaren iragarkiarekin eta eskaeraren aurkezpenerako denboraldiaren finkapenarekin hasten dira. Horren ondoren lehen hautaketa bat egiten da, Curriculum Vitaearen eta hautagaiak aurkeztutako formularioetako informazioan oinarrituta.

Hautaketa sistemak

Ohiko prozedurak hauexek dira:

a) Oposaketa. Hautagaien gaitasunak eta trebetasunak neurtzen proba bat edo gehiago burutzean datza, bertan ateratako puntuazioaren arabera funtzioan hurrenkera finkatuz.

b) Lehiaketa. Aurretik ezarritako baremazioaren arabera hautagaien merituak ebaluatzen dira eta honetako puntuazioak ere hurrenkera finkatzen du.

c) Lehiaketa-oposaketa. Aurreko bi atalak konbinatzen dituen sistema mistoa da.

Karrera funtzionarien postuak betetzeko erabiltzen diren pertsonalhautaketak,

orohar, oposaketa eta lehiaketa-oposaketa bidez egiten dira eta, salbuespenetan soilik, lehiaketa bidez. Pertsonal langile iraunkorren hautaketa prozesuetan, aldiz, ohikoena lehiaketa-oposaketa da.

4. DEIALDIARI BURUZ NOLA JAKIN

Aldizkari Ofizialak

Edozeinek izan dezake deialdien berri Aldizkari Ofizialen bidez,

Administrazioak plazaratzen dituen aldizkako argitalpenak, interneten baitaude.

• Estatuko Aldizkari Ofiziala

• Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Aldizkariak

• Gipuzkoako Aldizkariak