45 urtetik gorakoak eta 40 urte izanik lan arloko esperientzia egiaztatua dutenak 


45 urtetik gorakoak


OHARRA: AZTERKETAKO DATA 2024KO MAIATZAREN 3AN

Azterketerako matrikula: 2024ko otsailaren 5etik 23ra


Aurkeztu beharreko dokumentuak


Sarbide proba honek bi zati edukiko ditu. 

Lehenengo zatia:

 A) Textu iruzkina

 

B) Gaztelaniera azterketa

 

C) Euskara azterketa (kasu batzuetan azterketa hau ez egiteko aukera egongo da).

 

Bigarren zatia:


Elkarrizketa, interesatuak kasuan kasuko ikasketak egiteko dituen ezaugarri eta ezagutzak balioesteko. Elkarrizketa pertsona adituek egingo dute eta emaitza Gai edo Ez Gai izango da. Elkarrizketa egin ahal izateko nahitaezkoa da lehenengo zatia gaindituta izatea.

Elkarrizketak 2024ko maiatzaren 15 eta 16an egingo dira.



40 urte izanik lan arloko esperientzia egiaztatua dutenak

Bide honek ikasketa konkretuetan sartzeko era ematen du. Izena 2024ko otsailaren 5tik 23ra eman ahal izango da, web-aren bidez. 


Aurkeztu beharreko dokumentuak:

Eskariari buruzko erabakia ikastegiko dekano edo zuzendariak hartuko du -errektoreak horretarako eskumenak eskuordetuta ikastegiko Akademia Antolakuntzako Batzordeak zehaztutako irizpide objektiboei jarraituz. Batzorde horrek zehaztuko du zein esperientzia mota eskatuko den ikasketa bakoitzerako, nola egiaztatu beharko den esperientzia hori, nola balioetsiko den eta zeren arabera erabakiko den eskatzaileen hurrenkera. Edozelan ere, interesatuak elkarrizketa egin beharko du.

Lan-esperientziaz egindako balorazioak betiko balioko du unibertsitateko ikasketa jakin horietarako.

Ikastegiak balorazioa eta ikaslearen espedientea Sarbide Bulegora bidaliko ditu, unibertsitatean sartzeko prozedura orokorrari ekiteko.

Emaitzak UPV/EHUko Webean argitaratuko dira eta ikasleak erreklamazio eskaria egin diezaioke unibertsitateri idatzi arrazoitu baten bidez; horretarako hiru egun balioduneko epea izango du kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.



Informazio gehiago EHU-ko web gunean eta Gipuzkoako kanpuseko 943 018 222 telefonoan eska daiteke.

 

Zehaztasun gehiago:

 

INFORMAZIOA