Unibertsitatera sarrera: 25 urtetik gorakoentzat




INFORMAZIO BERRIA




25 urtetik gorako pertsonen unibertsitatera sartzeko probak prestatzen ditugu.


Azterketarako matrikula: 2024ko otsailaren 5etik 23ra

Azterketarako data: 2024ko maiatzaren 3an


25 urte betetzen dituzten pertsonek eta unibertsitatera sartzeko beharrezko ikasketarik ez duten pertsonek eman ahal izango dute izena.


Izena otsaila inguruan eman ahal izango da, Campusetako errektoreordetzetan, Sarbide Bulegoan eta https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/ helbidean.

 

Eskaria behar bezala betea web orrian.


Azterketa bi zatitan banatzen da:

 

Zati orokorra


Lau zatiz osatua, eta zati zehatza (bigarren hau zenbait gaik osatzen dute). Egin nahi diren ikasketen arabera, hainbat gairen artean 2 aukeratu beharko dira.

 

Zati orokorrak zati hauek ditu: bai euskaraz eta bai gazteleraz egiten den heldutasun froga, Espainieraz egiten den textu iruzkina, eta hizkuntza moderno batean (Ingelera, Frantsesa, Italiaera...) egiten den azterketa.


Zati espezifikoa

Proba espezifikoaren helburua hautagaiek dituzten trebetasun eta gaitasunak balioztatzea da, hainbat jakintza-alorrekin lotutako unibertsitate ikasketak arrakastaz egin ahal izan ditzaten.


 

Informazio gehiago nahi baldin baduzue lotura honen bidez, EHUko informazio bulegoaren bidez edo eta gurekin harremanetan jarrita lor dezakezue.


INFORMAZIOA